Ezoziko jaiak domekan, meza eta herri kirol jaialdiarekin

Egoitz Unamuno 2023ko ekainaren 9a

Herri kirolak Ezoziko plazan 2018ko jaietan.

Hiru urteko geldialdiaren ostean, Ezoziko jai batzordeak jakinarazi du aurten jaiak antolatuko dituztela berriz. 13:15etan Viktoriano Etxabe abadeak meza eskainiko du Ezoziko Ama Birjinaren Santutegian eta ostean, herri kirolak izango dira plazan. Horrekin batera, jai batzordekoek Armendi jatetxetik ekarritako jan-edana eskainiko diete bertaratzen diren herritarrei.