Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bidegorrian luizi txiki bat dago eta Ezoziko futbol zelaira bidean, arketa bat trabatuta dago eta ondorioz, urak errepidera irteten dihardu. Dena den, ez dute eragozpen handirik sortzen.
Atzokoari dagokionez, Irure-Mendiola inguruetatik ez ezik, Zeletatik behera, Txurrukeneko irteeran eta Gipuzkoa etorbidean ere etorri ziren urak menditik behera. Gi-627 errepideari dagokionez, atzo 23:00ak pasata zirenean ere oraindik garbiketa lanak egiten zebiltzan.