San Andresko jaiak

Dena gertu San Andresen jaiei ekiteko

Egoitz Unamuno

Gaur arratsaldean, makala altxatu dute San Andresen eta ermitako kanpaiak jo eta etxapliguak bota ere bai, auzoan jaiak hasi direla iragarriz. Dena gertu daukate: taberna, edariak, jakiak... eta baita azken orduko nobedadea ere: ohe elastikoak (astelehenera arte izango dira bertan). Bihar, eguerdiko 12:00etan, patata tortila lehiaketarekin abiatuko dute hiru eguneko egitaraua.  Argazkiak: Leire Elizburu.