Irureko jaiak giro ederrean

Egoitz Unamuno 2023ko abuztuaren 6a

Irureko auzotarrek giro ederrean ospatu dute gaur San Esteban eguna. Ordubatean, ermitan meza entzun ostean, auzoko nahiz inguruko auzoetako herritarrak Irure Handikoa baserriaren bueltan batu dira jan-edanean eta tertulian, tartean, dantza saioren bat edo beste ere eginez, Unaik eta Enaitzek jotako trikiti doinuen erritmora. Betiko martxan. Betiko martxa onean. Argazkiak: Ines Laskurain.