0 KM KOMERTZIOAK

Lehen erosleak Gabonetako azokan

Ubane Madera Zangitu 2023ko abenduaren 1a

Saltokiak ipintzen bukatu baino lehen bertan ziren lehen erosleak Bizikaleren Gabonetako Azokan. Plaza Zaharreko karparen babespean jarri dituzte saltokiak, ohiko produktuz eta batik bat, Gabonekin lotutakoez hornituta. 20:00ak arte izango dira plazan eta besteak beste, 19:00etan txokolatada, gero Gabonetako argi piztea eta 20:00etan bonuen zozketa egingo dute.