mar 30 Soraluze
Egunotan opor giroa nagusi bada ere, asko ari dira opor-ostekoan pentsatzen, apirilaren 18a gorri-gorri markatutako eguna baitute. Adibidez, Oparitxoak artisau soraluzetarrak, realzale amorratua den Jabi Hernandez bikotearekin, Errege Kopako finalaren giltzarrapoak eta metxeroak landu eta atera ditu. Kontatu dutenez, Realaren eta Athletico Madrilen lagunarte banak dagoeneko eskatu dizkiete. Soraluzen, Iratxon daude salgai.