Aratosteak 2024

Gaur, Aratuste tailerrak

Ubane Madera Zangitu 2024ko otsailaren 2a

Mozorroak prestatzen, joan zen asteko tailerrean.

Gaur, barikua, Euskal Aratosteetako mozorroak egiten laguntzeko tailerraren bigarren saioa izango da Plaentxi Herri Eskolan, 14:30etik 16:30ak bitartean. Aurreko astean moduan, ludotekako hezitzaileez eta Euskal Aratosteetako lan-talde eragileko kideek lagunduta jardungo dute mozorroak prestatzen.