Aratosteak 2024

Olinpiada mundialak

Ubane Madera Zangitu 2024ko otsailaren 10a

Gaur, Aratuste zapatua, umoretik primeran dabiltzala erakutsi eta soraluzetarrak erabat murgildu dira olinpiadetan. Zuzi olinpikoek, dominek, komiteek… eta batik bat, era guztietako kirolariek hartu dituzte bazterrak. Paperean sartu-sartuta ibili dira kuadrilletako asko eta kalean antzeztu dituzte kirol-jokoak, baita olinpiar jokoak ere, ingurukoen gozamenerako. Eguraldia lagun, iluntzera artekoa behintzat, ikusteko modukoa izan da.