HERRITARREN AHOTIK

Soraluzetarrak berriro ere autobus publikoa erabili ezinda

Ubane Madera Zangitu 2024ko urriaren 1a

Irailaren erdialdean moduan, pasa berri den zapatuan ere, hainbat soraluzetar Donostiarako autobusera igo ezinda geratu ziren. M.A. herritarrak kontatu duenez, bere gurasoak tarteko, bost lagun zeuden Gilako geltokian 10:00etako autobusaren zain, baina hura iritsi zenean, autobus gidariak ez zien ezta aukerarik ere eman igotzeko, autobusa beteta zetorrela argudiatuz.