0 KM KOMERTZIOAK

Pozik 500 euroko sariarekin

Ubane Madera Zangitu 2025eko urtarrilaren 10a

Gaur goizean, Bizikale Merkatari Elkarteko ordezkariek Gabonetako 500 euroko saria entregatu diote irabazleari, Rakel Martinezi. Hark Santa Ana kaleko bere ile-apaindegian eskuratu du saria, 25 eurotako 20 eurotan banatuta, hartara, saridunak aukera izango du bonuak herriko saltoki baten baino gehiagotan erabiltzeko. Pozarren jaso du Bizikalek ematen duten urteko saririk handiena.