Iker Aldazabal (EAJ): "Aurrekontu kontinuista baten aurrean gaude"

Ubane Madera Zangitu 2025eko otsailaren 20a

EAJko hiru zinegotziak abstenitu egin ziren aurrekontuen bozketan, udal-gobernuak "zenbait ekarpen kontuan hartu dituelako" eta EAJ-k "oposizio eraikitzailea" egin nahi duelako. Hala ere, EAJren bozeramaileak adierazi du aurrekontuak "kontinuistak" direla eta udal-gobernuak aurreko agintaldian abiatutako proiektuak garatzen diharduela.