Gertakariak

Dendak eta zerbitzuak itxita

Ubane Madera Zangitu

Umeak jantokitik eskolara sartzen.

Herrian dendak eta zerbitzuak itxita daude. Asko ari dira pentsatzen zer egin hozkailuetan gordetako elikagaiekin. Zorionez, igogailuetan, adibidez, ez da inor geratu. Eskolan eta nagusien zerbitzuetan, berriz, oraingoz zerbitzua ematen ari dira. Udaltzaingoa ere bertan da. Zenbait komunikabide esaten ari direnez, Espainiako sare elektrikoaren enpresa hornitzaileak “birjatze plana” abiatu du.