2025/05/10 16:00 - 19:00

Kirola

Sora animatzera joateko deia

Sora animatzera joateko deia
Soraluze

Denboraldi honetan Ezoziko futbol zelaian jokatuko duten azken partidan Sorako erregionalak animatzera igotzeko deia egin dute. Sorako kamiseta jantzita igotzen den ume bakoitzari gozoki poltsa eta freskagarria emango dizkiete, gainera. Mailari eusteko borrokan dihardu Sorak eta zaleen indarra eta babesa behar ditu.