Herriko saltokietan eta tabernetan ez ezik, gune publikoetan ere martxan dago Geuria Erabili Zeinke kanpaina. Haren bitartez, gurasoei telefonoz deitzeko beharra sortzen zaien herriko umeei eta gaztetxoei aukera emango zaie gune publiko horietako telefonoak erabiltzeko. Hartara, umeek ez dute zertan mugikor propiorik izan beharko. Jaso Burua Soraluze ekimenak Soraluzeko Udalarekin eskuz esku ondutako kanpaina da Geuria Erabili Zeinke. Bideoa: Ander Gomez.