0 KM KOMERTZIOAK

Bizikaleren bonoen zenbaki irabazleak

Erredakzioa 2025eko maiatzaren 9a

Gaur egin du Bizikale Merkatari Elkarteak bonoen zozketa, Instagram bidez. Zortzi irabazle gehi lau ordezko atera dituzte. Zenbaki irabazleren bat izanez gero, Bizikaleko kide diren saltoki-tabernaren batera eraman behar dira eta bertan emango dizkiote azalpenak. Esplikatu dutenez, irabazleak azaltzen ez badira, dirua hurrengo zozketarako gordeko dute. Oharra: zenbakiei aurretik 0 jarri behar zaie.