Dagoeneko tradiziozkoa bilakatu da ziba txapelketa Soraluzen. Urteak daramatza Jorge Moralesek txapelketa berezi hori gauzatzen Iratxo Goxo-dendaren eskutik, eta, aurten ere gogotsu dago biharko hitzordurako.
Atzo, astelehena, bertaratu zen Morales bera herrira eta besteak beste, txapelketarako baliagarriak izango diren zibak laga zituen Iratxon. Kontatu zuenez, prest ditu, baita ere, txapelketako iaioenendako sariak.