Eguenean, Likai estetika zentroak ospakizuna egin zuten Gabolats kalean 20 urte bete dituela ospatzeko. Senidez eta lagunez inguratuta, Likai zentroaren ugazaba Nerea Rodriguezek hunkituta helarazi zizkien eskerron berbak 20 urteotan lagun izan dituen guztiei. Jan-edanez eta musikaz jantzi zuen urteurrena eta “elkar zainduz” aurrera segitzeko asmoa agertu zuen.