Koreografia ikusgarriak Birakaren ikasturte amaierako jaialdian

Egoitz Unamuno

Bariku gauean, Biraka dantza eskolak ikasturte amaierako  jaialdia egin zuen kiroldegiko frontoian. Soraluzeko eta Elgoibarko dozenaka dantzarik koreografia ikusgarriak eskaini zituzten, harmailak goiraino bete zituzten ehunka herrritarren aurrean. Ikus plazentziatarren emanaldien laburpena.