HERRITARREN AHOTIK

Oinaztuak harrapatuta

Ubane Madera Zangitu 2025eko ekainaren 12a

Beldurgarriak bezain ikusgarriak dira oinaztuak. Atzo iluntzeko ekaitzak mordoxka bat ekarri zituen eta herriko zerua argiztatu zuten, trumoiak lehertu baino instant bat lehenago. Bittor Murguzurrek kamerarekin harrapatu zituen hainbat eta horren adibide partekatu duen argazki ederra.