Goizetik, eguzkiaren epeletik babesteko toldopean, Plaza Zaharraren bueltan ipini dituzte BizikaleFest azoka osatzen duten saltokiak, eskaintza oparoarekin, bereziak tarteko. Iluntzera arte izango dira bertan. 19:30ean, moda desfileak emango dio amaiera borobila egunari.