0 KM KOMERTZIOAK

Parisko pasarela txiki bilakatu zen Plaza Zaharra

Ubane Madera Zangitu 2025eko ekainaren 14a

Plaza Zaharra eta inguruak beteta zirela, alfonbra arrosa lurrean eta loreak apaingarri, haize gogorrari eta laino ilunei aurre eginez, dotore luzitu zuen Bizikale merkatarien elkartearen desfileak bariku iluntzean. Kirioak dantzan izan arren, Parisko pasarelan baleude moduan desfilatu zuten modelo ume, gazte zein helduek eta ikusle izan zituzten ehunka herritarrek gogoz txalotu zituzten.