Donostiako Teknicros enpresako adituak ari dira Soraluzeko kanpaiak konpontzen. Emandako xehetasunen arabera, lehenengo kanpaien eta erlojuaren aparailua jarriko dute, gero kanpaiak eta azkenik erlojua.
Soraluzeko parrokiatik esandakoaren arabera, behin kanpaiak martxan jarrita -hasieran egunez zein gauez- berriro ere ateratzen duten zarata maila neurtuko dute, hainbat herritarren eskaria aintzat hartuta. Urtarrilean etorri ziren neurketak egitera, baina kanpai-buelten zarata neurtu zuten. Eta horrekin ez ziren konforme geratu parrokiakoak, kanpaiek egunero ez baitute zarata hori ateratzen.