Margotze-lanak egiteaz batera, uraren eta tentsio baxuaren azpiegiturak ere sartu dituzte Gabolatseko zubi berritik. Horren ondoren, zubiaren metalezko egitura janzten dabiltza.
Joan den astean, hormigoizko plakak ekarri zituzten, Burgosen neurrira egindakoak eta banan-banan ipinita, zubiaren zorua eraiki zuten. Asteon, berriz, zubi zaharraren eustoinak eraisten hasi dira. Bat ia botata dago. Bestea, berriz, datozen egunotan botako dute. Horrekin batera, kableak eta bestelakoak ere jarriko dizkiote zubi berriari.