3. DBHkoak kantu-eskean

Ubane Madera Zangitu 2025eko ekainaren 18a

Gaur eguerdian, Soraluze BHI Institutuko 3. DBHkoak, 4. DBHko hainbatekin batera, erdigunean ibili dira datorren urtean egingo duten ikas-bidaiarako kantu-eskean. Zenbait irakasle ere lagun izan dituzte eta elkarrekin kantatu dituzte euskal abesti herrikoi eta ezagunak. Bukatzean, txapela pasatu eta hainbat herritar eskuzabalek eman diete laguntasun apurtxo bat.