San Andresko jaiak

Garazi eta Jose Luis Catalanek irabazi dute San Andresko tortila txapelketa

Egoitz Unamuno 2025eko uztailaren 12a

Gaur eguerdian hamabi bikotek parte hartu dute San Andresko III. patata tortila lehiaketan eta Garazi eta Jose Luis Catalan aita alabek osatutako bikoteak eskuratu du lehen saria. Bigaren egin du Amaia Ansola elgoibartarrak eta hirugarren, berriz, Ana Mari Egurenek eta Klaudio Unamunok.