Domeka arratsaldean jokatu zuten San Andresko bola premioa eta hogeita bost parte hartzaileren artean Iker Arizmendiarreta 'Apaiza' markinarrak eskuratu zuen lehen saria bost txirlo botata. Bigarren egin zuen Boni Plazak eta hirugarren Xurrak. Auzoko lehenengoaren saria, berriz, Ane Lazkanok bereganatu zuen.