Irureko jaiak giro ederrean

Egoitz Unamuno 2025eko abuztuaren 3a

Aurten ere dozenaka herritar batu dira Iruren auzoko jai egunean. San Estebanen ermitan kristau liturgia ospatu eta gero, luntxa jan dute Irure Handikoaren etxe ostean, Jon Perez, Maddi eta Olatz Alberdi trikitilariek alaituta.