Datorren astean zabalduko dute oinezkoen pasabidea

Ubane Madera Zangitu 2025eko abuztuaren 15a

Zubiko baranda margotzen, atzo eguerdian.

Atzo, eguena, oinezkoen pasabideko baranda margotzen hasi ziren. Zubiaren egitura zentralaren eta SAPAren zaharberritutako pabiloiaren kolorearekin bat eginez, berdez margotzen hasi ziren eta esandakoaren arabera, margoketa-lanak bukatzean, oinezkoen pasabidea zabalduko dute. Hori datorren astean izango da.

Ibilgailuaren pasabideari dagokionez, berriz, azken erremateak egingo dituzte datozen egunotan. Besteak beste, Iberdrolako teknikariak pasatu behar dira luminariak argiztatu ahal izateko eta baranda ere margotzeko dago.