Orain dela egun gutxi bueltatu da Edurne Orbea Ameriketako Estatu Batuetatik. Bere garaian pandemiak galarazi zion bidaia egin berri du. Boiseko euskal jaia abiapuntu, txistua, edo hobeto esanda, Edurne Orbearen kasuan, silbotea lagun, euskal etxez euskal etxe ibili da, San Frantziskora iritsi arte. Izan da Elkon, Winnemucan, Gardnervillen eta San Frantziskon. Motxila bete esperientzia eta oroitzapen hunkigarrirekin bueltatu da, barruko elkarrizketan kontatu duen moduan. Bideoak eta argazkiak: Hamaika Buru Txistu Elkartea.