Gertakariak

Zulo batera erori den zaldi bat atera dute ertzainek Urbian

Goiena 2025eko abuztuaren 23a

Goiena.eus agerkariak jakinarazi duenez, atzo, barikua, Ertzaintzaren Zaintza eta Larrialdi Unitateko kideek zaldi bat atera zuten zulo sakon batetik Urbia inguruan. Sokekin lotu eta tiraka atera behar izan zuten. Albaitari batek lokartu egin zuen zaldia minik har ez zezan. (Irudiak: Instagram: UVR Ertzaintza)