Bariku gauean, Goma2 bertsio taldeak kontzertua eskainiko du Osintxuko Kofraixetan. Ohioa duen moduan, taldeak Cicatriz, Kortatu, La Polla, BAP, Negu Gorriak, Corazon de Sapo, Kuraia eta beste hainbat talderen kantuak bertsionatuko ditu. Plazentzian bizi den Aitor Fernandez eibartarra da taldeko abeslarietako bat eta ondorengo elkarrizketan taldearen nondik norakoen berri eman dio Plaentxia.eus-i. Audioko musika: Iturraldeko Kontxitxi BAP.