0 KM KOMERTZIOAK

Kudeatzaile berriak ditu futbol zelaiko tabernak

Ubane Madera Zangitu 2025eko irailaren 8a

Ina Larrañaga, Oinatze Silbeti, Onintza Elgeta eta Gorka Salaberria zapatuan tabernan.

Kudeatzaile berriekin abiatu du 2025-2026 denboraldia Ezoziko futbol zelaiko tabernak. Gorka Salaberria, Oinatze Silbeti, Ina Larrañaga, Onintza Elgeta eta Juani Borinaga arduratuko dira zerbitzua emateaz, besteak beste. Abuztuaren amaieran zabaldu zuten taberna, Sorako taldeen aurre-denboraldia hasteaz bat. Esan dutenez, Sorako partidetan zabalik izango da seguru eta aste barruan joango dira ikusten zelan funtzionatuko duen. Edatekoaz aparte, pintxoak eta ogitartekoak ere izango dira.