Oso zaila izaten da kirikinoak ikustea, batik bat zaratekiko eta mugimenduekiko oso sentiberak direlako. Gainera, berez, gauzalea da kirikinoa. Hala ere, Iñaki Oregik harrapatu zuen bat orain bi asteburu, bideoan grabatu zuen eta denok ikusteko ere partekatu du. Bitxikeria moduan, kirikinoak oso izen desberdinak hartzen ditu, trikua, kirikolatza edo sagarroia esaterako, edo kirikixoa Plazentziako hizkeran.