Doako pintxo-potea eta argazki erakusketa berria Itxaropena elkartean

Ubane Madera Zangitu 2025eko urriaren 9a

Asteon, argazki erakusketa berria ipini dute Itxaropena Erretiratuen Elkartean. Bertakoek Peñiscolara egindako txangoko argazkietako batzuekin osatuta dago. Horrez aparte, urriaren 15ean doako pintxo-potea emango dute erretiratuen elkartean, bazkideendako. Dastatu ahal izateko, aldez aurretik tiketa hartu beharra dago. Hori egin daiteke gaur, urriaren 9an edo urriaren 14an.