
Sagar urtea da aurtengoa. Mendi-baserri inguruetan ibiltzean segituan antzematen da hori, nahiz eta sagarrondo askotan batuta dauden jada udazkeneko fruituak. Gurean, bada arbola bat benetan deigarri dagoena. Sagarrez mukuru. Fruituek ez dute ezta hostoendako lekurik laga ere. Mikel Valerok atera zion erretratua arbolari atzo, eguaztena. Eizagirre baserri azpian dago. Bistakoa da gustura baino gusturago bizi dela inguru hartan eta oparo-oparo eman du eskerrona bueltan.
