Gaba Baltza - Soraluze

Iluntzean hasiko da gozoki eskea

Ubane Madera Zangitu

Gaur, 19:00etan hasiko da Gaba Baltzeko gozoki eskea. Erdiguneko saltoki eta taberna gehienek emango dituzte gozokiak, Santa Anan, Zubi Nagusian, Kalebarrenen, Plaza Zaharrean, Etxaburuetan eta Gabolatsen. Parte hartuko duten gehienek eskaparatean edo atean dute adierazita zein den eskerako esapidea: Xanduli, manduli, kikirriki, eman gozokiak niri!