Gaba Baltza - Soraluze

Malabareak, ipuina, dantza, sua eta gaztainak Ibilbide Misteriotsuan

Erredakzioa

Atzo, iluntzearekin batera abiatu zen ibilbide misteriotsua Plaza Barritik. Mamu helduek suziekin gidatu zituzten mamu txikiak eta bestelako munstroak txokorik txoko. Suzko malabareak, ipuina, dantza, beldurrak erretzeko sua eta gaztaina-jana izan zituzten harik eta gozoki eskean hasi ziren arte.