Atzo, zapatua, askok aprobetxatu zuten eguna elurra ikustera joateko zein elurrarekin jolasteko. Bittor Murguzurrek dronea aireratu zuen Karakaten eta mendigaina zuriz jantzita grabatu zuen. Gaur, bideo ikusgarria partekatu du Plaentxia.eus-en gainerako plazentziatarrek ere ikus dezaten.