Zapatu arratsaldean, kontzertu "bikaina" eskaini zuen Anarik bere taldearekin Antzokian, aretoa ia goraino beteta zuela. Azkoitiarrak azken urteotako diskoetatik aukeratutako kanta sorta zabala eskaini zuen, tartean, 2025ean kaleratu duen Giza zarata diskoko kantak. Horrez gain, aste honetan argitaratu berri duen Txikizio hau dena abestia ere aurkeztu zuen, bere zaleen gozamenerako. Kontzertuaren amaieran, zaleak gustura atera ziren, adieraziz "bikaina" izan zela. Atzokoa, azaroaren 27an Bilboko Kafe antzokian eskainiko duen bira amaierako kontzertuaren aurreko emanaldia izan zen. Bideoa eta argazkiak: Ander Gomez.