Pianoz lagunduta, bandolinarekin edota a capella kantatu zituen jotak Carmen Parisek, ordu eta erdi inguru iraun zuen emanaldi gogoangarrian. Aragoitarrak bere bizitza eta ibilbide artistiko luzea errepasatu zituen bere kanten bidez. Jotaren egitura tradizionala oinarri hartuta, gai unibertsalak (maitasuna, desamodioa, gizateriaren norabidea...) landu ditu Parisek bere kantetan, era guztietako musika estiloak baliatuz eta bere ahots indartsuarekin interpretatuta. Atzo, Paris publikoaren barren barreneraino iritsi zen eta emanaldiaren amaieran Txoriak txori kantuaren bertsio bat eskaini ostean, ikusleek zutik eta hunkituta agurtu zuten "jotera" handia, kantatzen duen jota bakoitzean bizitza dariona. Bideoa eta argazkiak: Ander Gomez.