Zapatuan, Soraluzeko Musika Eskolako 30 ikasle pasak eta zortzi bat irakaslek parte hartu zuten Blues Hotsak-eko egitaraurako propio prestatutako kontzertuan. Izan ziren haizezko instrumentuak, sokazkoak, perkusiokoak… Haiekin batera izan ziren ere bestelako musikari kolaboratzaile batzuk, Ezoziko Ama Abesbatzako zenbait kide eta Eneko Beretxinaga eta Josune Aramendi bertsolariak.
Ikasleen senideek eta lagunek bete egin zuten antzokia, 12:00etan hasi eta 13:00ak inguruan bukatu zen kontzertua ikusteko eta denetarik entzuteko aukera izan zuten, erritmoz betetako kantuak, musika beltza oinarri zutenak. Txalo zaparradekin eskertu zuten emankizuna. Hitzordua borobiltzeko, Zubi Nagusian elkartu ziren guztiak, hango kontzertua entzunaz bat, Gaztelupeko Hotsak-ek emandako hamaiketako gozoaren bueltan.