Blues Hotsak 2025 - Soraluze

Harmonikaren domeinu erabatekoa

Ubane Madera Zangitu 2025eko azaroaren 24a

Atzo, domeka, musikaz blai izan zen Soraluzeko erdigunea eguerdi-arratsaldean, herriko hiru gunetan izan baitziren Blues Hotsak-en bueltako kontzertuak. 13:00etan hasita, Joan Pau Cumellas and Tófol Martinez igo ziren Etxaburuetako taula gainera. Liluratuta geratu ziren ikus-entzuleak Cumellasek duen harmonikaren domeinua ikusita.