Etxaburuetako kontzertuaren ondoren, segidakoa Susan Santosek eskaini zuen Santa Ana kalean, atzo, domeka. Zale propioak zein bestelako musikazale ugari erakarri zituen Badajozen jaio eta Madrilen bizi den gitarra-joleak eta abeslariak. Ikus-entzuleak dantzan jartzeko duen dohaina eta eskarmentua erakutsi zituen taula gainean, bere atzaparrek gitarraren soketan hegan egiten zuten bitartean.