Kejak eta eskarixak

Erromarak zabalik eta zaldiak eta ingurukoak arriskuan

Ubane Madera Zangitu 2025eko azaroaren 25a

Berriro ere kexu da J.E. ganaduzalea zenbait mendizalek ez dituztelako erromarak behar den moduan errespetatzen. Ateak zabaldu bai, baina ondoren ez dituzte ixten eta behin baino gehiagotan zaldiak irten eta errepidean ibili dira noraezean, horrek zaldiendako eurendako zein errepidean dabilen edozein ibilgailurendako arriskua sortuz. Esan beharrik ez dago ibilgailu eta bizikleta asko ibiltzen dela errepide horietan. Azkeneko aldiz, joan den astean bertan topatu zuten erromara bat zabalik, barruko argazkiak erakusten duen moduan.