Gaur goizean entregatu dute jan-edanaz betetako Kooperatibaren Gabonetako lehen otarra. Amaia Iraola izan da saridun eta bere alaba Helenek jaso du oparia, pozik, Bego Gallastegi langilearen eskutik. Abenduaren 24an zozketatu zuten otarra. Orain, Gabonetako bigarren otarrerako zozketa abiarazi dute Kooperatiban. Abenduaren 31ra bitartean, 10 euroko erosketa bakoitzeko zozketan parte hartzeko zenbaki bat jasoko dute bezeroek. Otarra abenduaren 31n zozketatuko dute.