2026an, pentsioaren %100a jaso ahal izateko legezko erretiro-adina 66 urte eta 10 hilabetekoa izango da, iaz baino baino bi hilabete gehiago. Eta 2027an 67 urterekin izango da. Halaxe ekarri zuten gogora atzoko elkarretaratzean.
Halaber, gaineratu zutenez, 2026an 65 urterekin erretiratu ahal izango dira 38 urte eta hiru hilabete kotizatuta dituztenak, eta, pentsioa kalkulatzeko, kotizatutako azken 27 urteak hartuko direla kontuan, edo azken 29 urteak, kotizatutako bi urte txarrenak deskontatuta.
Prezioak gorago
Atzokoan, oinarrizko elikagaien prezioak ere izan zituzten berbagai elkarretaratzean. Oro har, salatuz inflazioa apaldu egin den arren, urtetik urtera, prezioak gehiago garestitzen direla, igoera hori “metatu” egiten dela, eta ondorioz, “oinarrizko elikagaien erosteko ahalmena murriztuz” doala, eta noski, horrek “are eragin gogorragoa duela pentsio eta soldata baxuenetan”.
Sendagaien kostua
Azkenik, jakinarazi zuten kexuak jaso dituztela medikamentuengatik ordaindu behar izaten dutenarengatik. Diotenez, pentsio baxuak eta sendagaien beharra duten pentsiodun askorentzat, kostu handia dakarkie haien zati bat ordaintzeak.
Horrekin lotuta, informazio praktikoa helarazi zuten, egoera zein den jakinarazteko:
- Urtean 11.209 eurotik beherako errentak. Salbuetsita daude farmazia-ordainketatik.
- Urtean 11.209 eta 18.000 euro arteko errentak. % 10 ordainduko dute, eta hilean gehienez 8,23 euro
- ordainduko dituzte.
- Urtean 18.000 eta 100.000 euro arteko errentak. % 10 ordainduko dute, eta hilean gehienez 18,52 euro
- ordainduko dituzte.
- Urtean 100.000 eurotik gorako errentak. % 10 ordainduko dute, eta gehienez ere 61,75 euro hilean
Halaber, gogora ekarri zutenez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak urtero laguntzak ematen ditu farmazia-gastua konpentsatzeko. Baldintza batzuk betez gero, apiriletik maiatzera bitartean eska daitezke, osasun-zentroetan edo Osakidetzan, telematikoki.