200 zuhaitz landare sartu dituzte Gaztandolan, gaixotutako pinadi baten

Egoitz Unamuno Loidi 2026ko urtarrilaren 28a

Zapatuan, zuhaitzak landatzen Gaztandolako lurretan. Iturria: Soraluzeko Baso Biziak Elkartea.

Zapatu goizean, Soraluzeko Baso Biziak Elkarteak bertako 200 zuhaitz landare baino gehiago sartu zituen Gaztandolako lurretan, gaixotutako pinadi bat dagoen sail batean. 

Lurgaia Fundazioaren laguntzaz, Baso Biziak Elkarteko boluntarioek haritzak, urkiak, gereziondoak eta basagurbeak (sorbus torminalis) landatu zituzten, guztira, 200 landare inguru. Helburua da gaixotutako piñua duen saila, Baso Biziak Elkartearen jabetzakoa dena, biziberritzea bertako zuhaitzekin, etorkizunean baso bihurtu eta bioaniztasun gune bihurtu dadin.   

Landaketaren ostean, parte hartzaileek hamaiketakoa egin zuten Sagar Errekako parkean.