Domekan, errugbi partidua Ezoziko zelaian

Ubane Madera Zangitu 2026ko urtarrilaren 29a

Domeka honetan, otsailak 1, errugbia ikusteko aukera izango da Ezoziko futbol zelaian, partidua jokatuko baitute Debarroa eta Ordizia errugbi taldeek. 10:00etan hasiko da norgehiagoka, 11:15 ingurura arte. SoraGazteak Rugby Klubak herritarrak bertaratzera animatu ditu.

Domeka goizean, Soraluzeko, Arrasateko eta Eibarko errugbilariz osatutako Debarroa Rugby Taldeak etxean dauka hitzordua. Ordizia Rugby Elkartearen kontra jokatuko du, 14 urtez azpikoen mailan.

"Geroago eta hobeto"

SoraGazteak Rugby Klubeko Enekoitz Igartuak esan duenez, aurten berriro osatu dute taldea, errugbilarien urteroko mailaketa aldaketetara egokitzeko. Esan duenez, denbora pasa ahala, “geroago eta hobeto” ari direla “jokatzen talde moduan” eta herritarrak animatu nahi ditu domekan Ezoziko futbol zelaira bertaratzera, “gure gazteak zertan dabiltzan ikusteko”.