Umoretsu eta giro paregabean joan da sanblas bedeinkapena

Ubane Madera Zangitu 2026ko otsailaren 3a

San Blas opilak bedeinkatzeaz aparte, gaur goizean, giro paregabea egon da elizan. Sanblasak bedeinkatzeko Soraluzeko ohitura beti izan da apur bat umoretsua, zelanbait esatearren, eta, soka horri gustura eutsi dio Joseba Gonzalez parrokoak. Umeak, helduak zein nagusiak, guztiak laga ditu irribarrea ahoan gaurko jardunarekin.