Soraluzen, musika eskolako txikienak izan ziren Santa eskea egiten lehenak. Bezperaren bezperan egin zuten kalejira, Santa Ana kalean hasi eta Plaza Zaharreko karparaino. Bidean, hiru puntutan abestu zituzten lurra esnatzeko kantuak zein Ageda zaindariari eskainitakoak.